Sü ehaile bolondresen estatüsa mehatxatürik !

Sü ehaile bolondresen estatüsa mehatxatürik !

Inprimatu

2018an Departamentüko sü ehaileak sekülan baino helkaldi edo ateraldi haboro egin dütüe. 2017an 35000 egin zütüen, iragan urtean aldiz 41000 iraganik egin dütüe, hori dena ahal berdin ala güttiagoekin. Interbenzione gehienak jenteeri sokorri ekartzeko dira, holako kasü gehienak SMUR edo SAMU bezalako anbulientzia zerbütxüenak direlak. Horrek arrazoak sortzen dütüala sü ehaileen lan antolakuntzan azpimarratü deikü SDIS egütarako Jean Pierre Mirande presidentak, iragan neskenegüneko Mauleko sü ehailen agiantzen karietara. Sü ehaile bolondres estatüsaren üngürüan Europak sortü düan arrenküaz ere mintzatü da, Europako direktiba batek sü ehaile bolondresen ekarpena lan denbora arrunta bezala konsideratzen beitü. Lan kodigoaren eretzean, sü ehaile bolondresek ezin düe, beren aktibitate profezionala eta beren engaiamentü bolondresa betan eramaiten ahal. Departamentüak, 2500 sü ehaile kontatzen dütü 43 zentroetan banatürik, horietarik 1800 bolondres direlarik. Frantzian, sü ehaileek egiten dütüen interbenzione ehüneko 80a bolondresek egiten dütüe. Jean Pierre Mirande :