Herri alkargoaren azken bilküraz

Inprimatu

Iragan asteko Xiberoko herri alkargoaren biltzarrean, urteko sos lagüntzak bozkatü dütüe. Hortaz gain, delibero zonbait ere hartürik izan dira : Larraineko bilküran hala galteginik, hartza Pirineoetan berriz ezartearen kontre agertü dira herri alkargoan ere bai. EITBko langileak, Eüskal Irratietan aipatü dügün bezala, Baionan düen egoitzatik eta beren lanpostüetarik kanporatürik izateaz mehatxatürik beitira, horien süstengü petizionea ere izenpetü düe xiberotar haütetsiek. Bestalde ere, aipatürik izan da Bildoze eta Gotaineko indüstria güneentako xede ezberdinen aztertzen ari direla, eta jakin horrekin lotürik, Bildozeko günearen estrena asteazken hontan eginen dela (martxoaren 17) arrestiriko 6.30tan.
Bilküraren beste puxka handia 2010eko kontüena zen. Alde batetik, herri alkargoak, legar profesionalaren desagertzearen ondoramen gisa, herrier sos hori ützüli behar deie. Sos lagüngoetan berriz, batetik aipatüko dügü Agerriaren erosten lagüntzeko 50 akzione erosi dütüala herri alkargoak (50 000 euro), eta bestetik eüskara saileko alkarteer eman lagüngoak : Seaska (ikastolak) : 15 000 euro, Xiberoko Botza : 2 000 euro, Ikas : 10 000 euro, Gaü Eskola : 5 000 euro eta Koblaka (bertso alkartea) : 1 000 euro.
Entzün bilküraren labürpena Dominika Bosqekin :