Eztabada biziak herri elkargoako biltzarran asteazken gaüan

Inprimatu

Xiberoa herri alkargoako bilküran eztabada nausiak izan dira 3 geien üngüruüan , Euskal Herri alkagoa xedeaz, laborantxa sailaz eta berezki Axuria koperatibarekin den eztabada eta xiberoko ondarkinen biltzeko sistima berriaz.
Galtho hanitx izan da eta kritikak edo düdak ere, Euskal Herri alkargoren üngürüan ,azkenean, gehiengoa azkar batekin alkargoaren alde abisa eman da :
36 alde, 8 kuntre, (santa grazi, ligi, hauze, liginaga, mauleko 3 delegatu kuntre eta sohutako 1), 2 Abstentzio (gotaine eta mendikota).
Hebentik goiti lan taldeetan galto güzien arrapostüak eman behar litzate.
Bestalde , laborantxa saileko arrenküretan ,mementoan Axuria koperatiba eta mauleko kabale hiltegiarekin den eztabada ekarri da herri alkargoala.
Axuria handitzeko xedetan da eta galtoa egin dü kabale hiltegiari 900 metrakaratü haboro entako, 680 metrakaratü proposatü deiela erran da herri alkargoako bilküran .
Axuria koperatibak bere ikus moldea emanen dü ostirale hontan.
Xiberoko ondarkinen biltze sistima berriak ere kritikak ekarri dütü , bereziki eskerreko taldearen ganik.
Mixel Etchebest Axuria eztabaidaz:


Dominika Bosq EPCI edo lürralde bakotxaz: