Previous Next

Krisi sanitarioek laborantxaren industrializazioan parte hartzen !

Inprimatu

Ikuspüntü hori barnatüko dü Yannick Ogor laborariak HAU aldizkariaren zenbaki berriaren estreinaldian.

Azken urteetan laborantxa mündüa hunkirik da, gizartea bezala, pandemietaz, hala nola hegazti gripa edo urdeen gripa.

Laborantxaren industrializazioak ekarritako arrenküra kalitzeko, administrazioak laborari ttipien egiteko manerak trabatzen dütü, kanpoko hazkuntzarentako süstut.

Horrek Yannick Ogor-en ustez laborantxa ttipiaren hiltzea ekarten dü eta horren kontre borroka kolektiboa barnatü behar dela dio.

Yannick Ogor :

Bretoi militanteak hitzaldi politiko bat proposatüko dü eta alkarrekin gogozkatzeko okasionea sortüko da.

Hitzordüa Uhaitza aterpetxean Atherein ostirale hontan arratseko 8ak30etan.

 http://hau.eklablog.com/