Previous Next

« Eüskal herriko etxe ekoizleen alkartea »k bere biltzar nausia egin dü !

Inprimatu

 

COVID-ak ez dü dinamika  eküarazi. 2020ean  alkarteak, berriz ere, bere kolektiboki antolatzeko indarra erakutsi dü.

Hala nola, Lekükoa plataformaren plantan ezartearekin, interneten bidez laborarier ekoizpenen manhatzea ahalbidetzen düana.

Idoki sormarkaren aldetik, "Calisud"-ekin zertifikazionearen ükeiteko desmartsetan dira.

Hortaz gain, laborarien lagüntzeko xedea bazüen, IDOKi sormarkan sartzen den kabalen bazkaren atzamaiteko. Hartako bazka saltzaleekin, erosten ahal düen bazken katologo bat egin düe.

Bestalde, IPARLAB xedeak bere bidea egiten dü. Komerzializatzeko xede honen helbürüa, etxe ekoizle eta profesionalen edo kolektibitateen artean lotüraren egitea da.

Xuhito CUMA ere kanbiamenak, günez kanbiatüko düe ondoko hilabetetan, Anhauzeko ateleriatik, Larzabalen eraikiko düenalat joanen beidira. 

Azkenik, 2021 eko berrikuntza behi eta ahüntz eznadün hazleentako dateke ! ardientako baden bezla, kütxa bat plantan ezarriko düe, hola ezne edo gazna analisa bat egin beharko düelarik ez düe beren sakolatik pakatü beharko, kütxa hortarik pakatürik dateke.

Anttol Urrizaga, alkarteko ko-lehendakariak bildüma bat egiten deikü: