Previous Next

Ardi ezne kontrolen sasua da!

Inprimatu

Urdiñarbeko ardi zentroa lanean ari da ardi zelekzionean, inzeminazioneak eta eznekontrolak ere egiten dütüe. 1500 laborari jarraikitzen dütüe Eüskal Herri eta biarno osoan, bürü gorri, bürü beltz eta biarnes arrazetan.

Hatsarrean ardiak ezne kantitatearentako haütatürik baziren. Düala 15 bat urte ezne kalitatea, herapearen osagarria eta jeisteko aisatarzüna geroz eta haboro zelekzionatürik dira.

Laborariek nausiki txerkatzen düena ezne kontrolarekin da kausitzea elkitzen düen ezne heina eta emaiten düen bazkariaren artean heinaren atzamaitea. Erran nahi beitü fresak ez ditüan goregi izan salprezioaren arabera.

Jean Claude Basagaisteguy eta Agnes Aguergaray :