Ossau-Iraty gazna sormakak kalitatea eta nortarzünaren haütüa egiten dü.

Inprimatu

Aragazkia : Laurentx EtxegoinKalitatezko eznea eginez eta hebenko nortarzüna etxekitzez segürtatüko da Ossau-Irati sormakaren geroa, hona llabür bildürik zer ohart etxekitzen ahal den ostegünean Bankan, egin den sindikataren biltzar nausiaz. Kalitatezko ekoizpen baten egiteko sormakaren arrautegia jarraiki eta hobetüko dela oraino ondoko urtetan baieztatürik izan da, gazna honen fama eta ezagütpenaren haunditzeko.
Frantxoa Irigoyen sormarkaren lehendakaria :


Haboro irakurri klixkatzez xehetarzün eta argazkia haboro edo gehiago.

Sindikatak, sormarkako gazna haboroen saltzeko nahiküntea berretsi dü, hortarako azaroa erdian France Television sareko telebixta kadenetan, hilabete iraunen düan püblizitate kanpaña azkar bat eramanen dü. Sindikatako ordezkariak haütatürik izan dira eta laster administrazio konseilüa bildüko da bere lehendakari berriaren haütatzeko. Ondoko bi urteentako, etxe gazna egileen familiako lehendakari bat izentatüko da.

100 bat laborari baino haboro hüilantü ziren

 Argazkiaren erdian sormakaren bi sortzaileak  Bankako gazteen agerraldia