Herbesteratzeaz ariko dira aurtenko Tulalaikan

Herbesteratzeaz ariko dira aurtenko Tulalaikan

Inprimatu

4. Aldia da Xiberoko ikastolek eta Lartzabaleko kolejioko aitetamek besta hau antolatzen düela.
Müsika, antzerki, dantza, bertso, haurrentako jokü.. proposamen andana bat izanen da arramaiatzaren 8an Pagolan.
Aurtenkoan Miñan Amets Arzellus-en libürütik hasiz, ikastola bakotxean herbesteratzea (asile delakoa frantsesez) lantü düe ikasleek. Eta pentakostako aste ondar hortan, eraiki düen erakusketa zonbait ageri dirate. Bai eta Don Brosco alkarteko gazteek antzerki bat emanen düe, Kongo-ko dantzari bat izanen da, Afrika-Baiona alkarteak axuri beltzaren berrinterpretazione bat eginen dü…
Egüerditan zikiroa badate Kuxkuxtu eta Murgik animatürik, horrentako izena eman behar da arramaiatzaren 1a beno lehen : 06 81 81 14 39 zenbakiala (arramaiatzaren 1a beno lehen).
Eta müsika aldetik, talde berri eta talde famatü zonbait badirate : Amooma – Xak - Su ta gar - Spartak Dementziala - Zeze.
Jean Claude Aguer antolazaletarik bata :



Maule, Donapaleu, Garazi eta Atarratzetik, autobusak  antolatürik dira 8 euroren trük (erosgei Atharratzen M’Aude saltegian, Mauleko Euskaldünan, Garaziko Cafe de la paix eta Donapaleüko Amikuz echos-n). Goizeko 10 etan partitüko dira eta gaüko 1etan arra sartüko.