Previous Next

Mik mak eta eüskal kültürak üztartürik

Inprimatu

Düala 2 urte, Etxepare institutoak kümitatürik, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet Quebec-ilat hegaltatü ziren Darlene Gujiuminag-ekilan xede artistiko baten sortzeko.

Hortarik « Lurretik lurrera » ikusgarria hontü düe eta Monrealen erakatsi ondoan Eüskal herrian gainti kurritü dira.

Lehentze Xiberoan müsika eta kantore üztartzen düan ikusgarria ikusgei dükezüe neskenegün hontan Xiru festibalan gaüko 21etan Gotaine Irabarnen.