Ostiraletik aitzina Sibastarrak pastoraleko leküak salgei dira

Ostiraletik aitzina Sibastarrak pastoraleko leküak salgei dira

Inprimatu

Sibastarrak Urdiñarbeko pastoralaren leküak üztailaren 7tik danik salgei dira.

Madalena eta Jean de Jaureguiberry-en istoria kuntatüko dü aurten Urdiñarbeko pastoralak

Helloasso webgünean begiatzen ahalko dira leküak.

Euskaldüna ostatüa maulen, Piellania ostatüa ATharratzen, Muskildiko Xisterra  ostatüa, Donapaleüko la ferme souletine Garaziko Paris-ean eta Baionako elkaren ere edireiten ahalko dira.

3 aldiz emanik izanen da pastorala aurten, 1700 leküekin aldikala.

15 euroko sartzea begiatü da eta dohainik 12 urte pekoentako abisatzen bada aitzinetik.

Sibastarrak pastorala uztailaren 30ean, agorrilaren 4ean eta agorrilaren 6ean iganen da

Lüxi Aguergaray eta Peio Bedecarrats antolazaleak: 

Patrick Lousteau eta Maider Bedatxagar süjetak: