Previous Next

Xiberoko botza dinamika berri batetan !

Inprimatu

Igaran ostiralean XBak bere biltzar nausia egin dü Atharratzeko Prefostan.

2022an 40 urte ospatü dütü alkarteak eüskal kantagintzaren üngürüko hitzordüekin. Berritarzünetan ere aipatürik izan da alkartearen dinamika, arresti askaria emankizün berriraren arrakasta ejerra eta xede berriak.

Langileriaren aldetik ere kanbiamen date üda hontan : Maider Hoki Jauregizahar abentüra berri zonbaiteta joanen da eta Maider Arrosagaray Zugun ekipan sartüko da.