Previous Next

XIT-ek Joseba Sarrionandia jinarazten dü

Inprimatu

Xiberoko Irakurleen Taldea arrahasten da lehen hitz ordü batekin : bihar Joseba Sarrionandia idazlea jinen da Hzbentik-enean , « Munduari bira eman zion ontzia »  libürüaz elestatzeko 4ak30tan.
Hontan Elkano nabigazalearen garaiala eramaiten gütü düala 500 urte eta alkarrizketa maneran eleberri bat kontatzen.
Talde hau Covida beno lehen barnekaldeko irakurleen kluban biltzen bazen, 12 bat dira eta horrentako xiberoan idazleen jinarazteko gogoa üken düe. Atzamaiten beitüe inportant obren gainen mintzatzera.
Libürüa ez badüzüe irakurririk ere, joaiten ahal da, gogoa piztüko beitü. Neskenegün arrestitan 4ak30tan Hebentik enean.
Mixel Etxekopar :