Previous Next

Burgoseko auzia aipagei Atherein neskenegünean !

Inprimatu

Euskararen urtaroko lehen hitzordüa Athereiko Ühaitza Aterpetxean date.

Neskenegün arrats hontan 8ak30tarik goiti « basabürüan Montori » kantore famatüaren üngürüan libürü aurkezpen, bideo eta kanta badateke.

Eugen Beilh aleman kontsüla Montorin pijamaz atzamanik izan zela ezagünik bada, Burgoseko auzia gure memoriat arrekartea proposatüko dü gaüaldiak.

Egoitz Urrutikoetxea Ühaitza aterpetxearen jonarazlea :

Mikel Anza idazleak bere azken lana aurketuko dü « Arroz urez » izenekoa. Uztarok eginiko marrazki eta bideoak ikusgei dirate. Ondotik Niko Etxart eta Enaut Elorrietak gaüaldia alageratüko düe.