Previous Next

Jenofa Cuisset et Laurent Caudine idazleek Claverina, ursus arctos niz libürüxka argitaratü düe

Inprimatu

Jenofa Cuisset et Laurent Caudine idazleek Claverina, ursus arctos niz libürüxka argitaratü düe. Beñat Espilek xiberotarrez  ützüli dü.

Testu horrek HAU aldizkarian Ruben Gomez Astüe Liginagako auzapezaren idatzi bati oihartzün egiten dü.

Bi idatziak Pirineo atlantikoetan sarrazirik izan diren hartzetaz mintzo dira. Ruben Gomez-ek hartza bizitzen den üngüramena kanbiatü dela ohitaratzen dü.

Emeki emeki oihan arteko güneetan esküa sartü dü gizakiak, eta betüatzez (bétonner)basa kabaleen üngüramena azkarki baldintzatü dü.

Hartzaren larrüarekin beztitzez, Jenofa Cuisset eta Laurent Caudine idazleek basakabaleen eta gizakien arteko alkar bizitza egingarri dela erakutsi nahi düe.

Bena hortarako, menpekotarzüna baztertü beharko da, eta izadiaren barne bezala senditü behar dela azpimarratzen düe.

Libürüxka prezio soltan (librean ) salgai da. Aski da Laurent Caudine-rekin harremanetan sartzea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidealat idaztez.

 

Laurent Caudine :