"Musiketadantza" ikusgarria, ikasitakoa presentatzeko.

"Musiketadantza" ikusgarria, ikasitakoa presentatzeko.

Inprimatu

Xiberoko hameka dantza eskoletaz gain, dantza garaikidea eta gimnastika jüntatüko dira neskenegünean Mauleko Jaï-alaïean. 3. urtea da “Müsiketadantza” hitzordüa antolatürik dela. Iragan urtean hiru hiriek baizik ez balinbazien parte hartü, aurten hameka hirietako dantza eskolak agertüko dira tauladaren gaineala. Erran bezala “Dantza Bideak” dantza eskola garaikidea jüntatüko zaüe, bai eta gimnastikan ari diren jente multxoa. Hitzordü honen helbürüetarik bata da, trebatze geletarik dantzarien elkitzea, eta jenten aitzinean lantü dütüen ürratsen emaitea, horek galtegiten düan zorrotztarzünarekin. Mauleko müsika eskolakoek deüe sonüa eginen, parade bat harientzat bizi bizian dantzariekin batean aritzeko. “Müsiketadantza” jeia, neskenegün hontan, martxoaren 3an arratseko 21:00tan Mauleko Jaï-alaïean. Johañe Etchebest dantza erakaslea :