Xiru festibalak bere 27. edizioa proposatüko dü Martxo ürrentzean

Inprimatu

Xiru festibala hüllantzen ari da !! Martxoaren 25etik 27ala. 27.aldikoz Xiru festibalak euskal kültür herrikoia barnatzen jarraikitzen dü.
 Gotaine eta Irabarnez kanpo, aurten Espeizeko elizan ibiliko da festibala ostirale gaüan.
3 egünez, üsatzen den bezala,  eskaintza aberats bat eskeiniko dü festibalak : Eiskel Antiqua taldea ostirale gaüan, « Casserolles » ikusgarria eta Xiberoots taldea neskenegünean  ala Joxe Miel Bidador Pastorala igande arrestitan.
Xiru festibalaren aipamen orrokor bat egiten deikü antolatzale den Mixel Etxekoparrek :


Programa oxoa edo egitaraua interneten edirenen düzüe :
Haatik, leküak etxekitzea aholkatürik da, Ezpeizeko elizan edo Gotaineko gelan leküak mügatürik beitira.
 Hortako  Atharratzeko turisma bulegora joaiten ahal zide edo « soule-xiberoa.fr » webgunearen bidez züen leküak begiatzen.