Herri kondalarien elkarteak Jüntatze egünaldi bat antolatzen dü Urdinarben

Inprimatu

Herri kondalari edo "raconteurs de pays" izeneko elkarteak bere lehen juntatze egünaldia antolatzen dü neskenegünean, Urdiñarben.
Izenak erraiten düan bezala, beren herria kondatzen düen jendeak dira bildüko hor, jakitez nor nahi elkartean sartzen ahal dela. Hartakoz formakuntzak proposatürik dira kondalari bilakatzeko.
Egünaldia hala gisa iraganen da: goizanko 10 orenetan batzarria Urdinarbeko denen etxean, non ere bakotxak bere experientzak kondatüko dütüan. Egüerditan apaidüa, giltzen emaitea eta 3 orenetan Urdinarberen bisita. Arrestiko 5 orenetan ürrentüko da giltzen transmizioarekin, ondoko urtean batzarri eginen düan kondalariari.
Aurtenko kondalariak, Claire Orabe erraiten deikü nolaz hortan abiatü den eta egünaldiaren berri: