Bakuna show, azkena ?

Inprimatu

Bakuna show dantza ikusgarriak azken emanaldia emanen dü barantailaren 20an Maulen, bederatzi emanaldi eskentü ondoan. Sekulako arrakasta bildü dü ikusgarriak  eta Xiberoa herri alkargoa paradaz baliatü da, Angelü eta Donostiako emanaldien bidez , Xiberoaren ezagütarazteko. Egünaldi horien bidez, erakutsi nahi izan da Xiberoko bizia sail esberdineta, laborantxa,  turisma edo indüstrian. Haütetsien arteko alkarezagützea  eta harremanen azkartzea ere zen helbürüa. Hots, harreman horier esker, alkarlana jarraiki eta indartü behar lüke, hala nula Aguerriako xedean edo ere Irabarneko jauregian egonaldiak antolatüz hego aldeko gazteentzat...
Mixel Etxebest :