Previous Next

Azkenekoz zelai sintentikoaren obrak ürrentürik dira!

Inprimatu

Politikari andana bildü dira neskenegün goizan Mauleko zanko balu zelai sintetikoaren estreinarentako. Mauleko herriko etxetik Labadot-en taldekoak bai eta Etxebesten-eneko zonbait agertü dira. Horrezgain Pepela Mirande eta Jean Lassale ere bai hor ziren.

Kasik 5 hilabete iraün düe obrek, hilabete 1 beharrean. Auzitegiala eramanik izan beitira obra horik, merkatüa galdü züenen entrepresengandik. Azkenik Mauleko herriko Etxea 10 000 euroko isün baten pakatzera kondenatürik izan da, proiektü deialdiak eta egin denaren arteko ezabardintarzün zonbait izan beitira.

Halere obrak ürrentü dira eta zelai sintetikoaz gain, atletika pista arraberritürik izan da, sareak eta argiak ere bai ezarririk izan dira.

Bortto Oyhenart SAM foot-eko bürüa :  

Pepela Mirande Departamentüko kontseilaria :