Kirol hanitxetan entrenamentüak arrahasi dira

Kirol hanitxetan entrenamentüak arrahasi dira

Inprimatu

Txapelketak ez badira arrahasirik entrenazeko baimena badue igaran astetik geroz. Kirol kolektiboak ez badüe teorian ahal orano zonbait arrahasi dira. Mauleko Rugby eta zanko balukoak adibidez arrahasi dira bena kontaktorik sortzen ez dütüan ariketak baizik ez egitez. Eta entrenamentüak llabürtzez.

SAM Pelotak ere bai arrahasi dütü entrenamentüak aste hondar hontan. Cedric Samalbide eta Beñat Negeloua lagüntzaileen ustez, ordü zen gazteak arra has ditüan kiroletan. Txapelketarik ez izatea lehen denbora batentako ez zaie desarrenjatzen, pelota arizaleek esküak arra egin behar beitütüe. Beñat Negeloua eta Cedric Samalbide SAM Pelotako lagüntzaileak :