Pyrenees Forme Idaula kasik 40 urte xiberotarrak igiarazten dütüala

Inprimatu

1984an sortürik Pyrénées Forme Idaula alkarteak 150 jente beno haboro biltzen dütü alkartean. Edozoin adinentako kirol kurtsoak proposatzen dütü. Eta momentüko 30 urtetarik 89 urtetako kideak dütü. 12 kurtso desbardin badira Maulen, Ezpeizen, Urdiñarben eta Gotainen. Eta eseiatü nahi baduzue lehen bi kurtsoak kitorik eseiatzen ahal dira.
Gimnastikaz gain pilat kurtsoak ere emaiten dütüe erakasle profesionalekin.

Maitena Letchoreguy alkarteko kidea :


110 euro balio dü urte batez izenaren emaiteko eta xehetarzün haborentako deitzen ahal da Maitena Letchoreguy : 05 59 28 08 36  edo Lucienne Jaury 05 59 28 03 95