Camille Lopez sohütarrak saso abiatze ederra egiten dü

Camille Lopez sohütarrak saso abiatze ederra egiten dü

Inprimatu

Camille Lopez sohütarrak mündüko kopan parte hartüko düa ?? Bere xedetarik bat da aurten . Lehen lehenik, Clermont asm bere klübarekin nausitü nahi da, ondotik Frantziako zabaltzale bezala deitürik izateko. Erran behar da azken sasoan Clermontek mankatü hanitx üken dütüala, eta horien artean Camille bera. Bi operazionetarik landa, sasoa ezinago ontsa hasi dü Camillek eta hal jarraikitzen badü ez da düdarik Jacques Brunelek deitükoo düala azaroeko testentako eta ondotik japonialat hegaldatzeko saso ürrentzean mündüko koparen jokatzeko Camille Lopez: