Panpi Idiart eta Ximun Lucu Xiberoko txapeldünak.

Inprimatu

Argazkia : Allande SocarrosPanpi Idiart eta Ximun Luku dira 2014eko Xiberoko eskü hüxka txapelgoako irabazleak. Aste ondarrean Urdiñarben jokatzen ziren finalak. 2. Mailan ostiralean jokatü zen finalean, Antton Etxeber eta Eric Etxart nausitü ziren J.Bernard Ayçaguer eta Cédric Samaldibe-n kontre 30 / 15. Igantean aldiz lehen mailan, Panpi Idiart eta Ximun Luku nausitü ziren beraz, Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe-n eretzean 30 / 21. Aintzin partidan, 3. Mailako finalean, Sébastien Pochelu eta Paul Lacanette nausitü ziren Denis Aguerre eta Jean Jacques Carriquiriborde-n kontre 30 / 20. Xapelgoako antolatzaileek bilan baikorra egin düe aurtengoko lehiakaz, eta jadanik dagünari gogozkatzen hasi düela baieztatü deiküe.
Dominika Agergarai Olhasso antolatzailea :


Ximun Lucu Gamearra :

Mixel Latxere Garindaintarra :