Pilotako azken emaitzak eta dagün hitzordüak

Inprimatu

Pilota franko bagünüan aste ondar hontan Xiberoan. Lehenik iragan ostiralean Maule Hiriko zesta punta lehiakaren finalak jokatü dira. Profesionalen finalean Ion Tanbourindegi eta Nikolas Etxeto nausitü dira, Christophe Olha eta Nikolas Eyheregarai-en etzean 35 /32. Zinez jokatürik izan den partida jarraiki ahal izan düe nonbre haundian hüilantü ziren soegileek. Aintzin partida aldiz, Kevin Ithurria eta Etxeverri nausitü dira Alveiro eta Errandonea-ren kontre 12/15, 15/13 eta 10/05. Lau gazte horiek Mexikon jokatüko den gazteen mündüko txapelgoan parte hartüko düe hilabete hontan.
Xiberoko eskü hüxka txapelgoaren kontü hiru partida jokatü dira Garindainen atzo setemerearen 1ean. Lehen mailan Bastien Christy eta Ximun Lanbert-ek, Urdiñarben setemerearen 15ean jokatüko den finalean aritzeko txartela irabazi düe, Hervé Eliziri eta Beñat Maitiaren kontre irabaztez 30/22. Bigarren mailan, finalaretanko sailkatü dira Mikael Arricau eta Erik Etxart, partida zinez ederra jokatü ondorren, Jean Bernard Ayçaguer eta Sylvain Eyheramouno kontre 30/23 irabaztez. Hirugarren mailan, Denis Aguerre eta Patxi Cazenave, Pagolako bi gazteak, Urdiñarben izanen dira ere finalean, Urdiñarbeko Antoine eta Charles Dameron-ren kontre 30/24 irabazi düe atzo.
Entzün Nicolas Eyheregaray :


Entzün Kevin Ithurria :

Dagün pilotako hitzordüak, Gehiago irakurri klixkatzez.

 

 

Xiberoko eskü hüxka txapelgoa jarraikitzen da dagün igantean setemerearen 8an Muskildin. Goizeko 11etan 3. Mailan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla / Henri Loustau eta Olivier Ximitx. 16etan 2. Mailan Romain Escudero eta Julian Sallaberri / Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi. 17etan lehen mailan, Peio Jauregui eta Thierry Itoiz Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe.
Pilotarekin ürrentzeko, dagün setemerearen 27 eta 29an Garindainen, Urrupean trinketeko Elite Pro 8. txapelgoa jokatüko da. Lehen erdi finalean 19etan Agusti Waltari / Patrick Ozafrain, Sébastien Sorhuet/ Thierry Harismendy. 20etan bigarren erdi finalean Olivier Larretxea/Battitte Ducassou, Laurent Lambert/Thierry Etxeto. Finala igantearekin 11etan, xüxenean Xiberoko Botzean.