LARPS ikasetxeko borta zabalak

Inprimatu

Laborantsa, soziala ala komerzioa, hiru sailetan eskentzen dütü formakuntza Berrogaineko-Larüntzeko Laborantsa lizeoak. Lizeoa eta hiru sail horien ezagützeko, borta zabalak egiten dira LARPS ikasetxean martxoaren 24an neskenegünarekin. Laborantsa, kabale salmenta eta jenteer zerbütxüa sailetan baxoak prestatzen ahal dira kolegiotik landa. Lehenago ere sar daiteke 4.tik landa, kolegio mailako azken bi urteen egiteko, gero hiru sailen artean formakuntza eta ikasketaren jarraikitzeko. Ate zabaletan, erakasle eta ikasleak hor dirate ait'ama eta ikasleen galto güzier erantzüteko.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :

Bestalde, beste urtez bezala, laborantsa sailako ikasle zonbaitek parte hartü düe kabale kudeatze lehiaka ezberdinetan. Emaitza honak kausitü dütüe eta horietarik bata, Aiñarbeko David Sallaberri-ena. Pariseko Laborantsa feidala izan da, Frantzia mailako ardi jüjatze lehiakan parte hartzeko.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :
{play}artxiboak/larpsardikudeatzelehiaka.mp3{/play}