Previous Next

Basabürüko ikastolan 26 haurrek sartzea egin düe !

Inprimatu

Basabürüko ikastolan 26 haurrek sartzea egin düe aurten !

Apaltze ttipi bat igaran urteer konparatüz 13 ikasle joan beitira kolegiolat eta sartze bakar bat izan beita.

Halere bizpa hiru haur sartüko dira urtearen kurtsean. 

Sartzea ontsa igan da denentako. Ohitaraz dezagün Alozeko ikastolan 5 langile direla postu partzialean, 3 erakasle eta 2 lagüntzaile.

Xedeek aitzina jarraikitzen düe. Urte hatsarre hontan sorginen mündüa deskubritüko düe basabürüko ikastolako haurrek. Elkaldiak arrahasten ahal beitira Zugarramurdirat joanen dira.

Xehetarzün güziak heben entzungei Joana Arhancet-ekilan :