Previous Next

Aloze eta Sohütako ikastoletan borta zabaltzeak prestatzen ari dira!

Inprimatu

Dagün martxoaren 6an Alozeko eta Sohütako ikastolek beren bortak zabaltüko dütüe.

Eperra, hots Sohütako ikastolako haurren kümita:

Basabürüko ikastolako haurrena:

 

Alozeko ikastolako bortak zabaltü dütügü egitaraua eta erakasle berrien ezagützeko.

38 ikasle dira aurten, eta horietan 13 ikaslek kolejioko bidea hartüko düe dagün urtean.

Maila zonbaitetan 3 edo 4 ikasle baizik ez direnez, erakasleek denbora hartzen ahal düe haurrekin, eta mailak nahasten dira.

5 erakasleetan 2 berri sartü dira aurten : Mattin Heguiaphal frantses erakasle gisa eta Iruñako Sofia euskara erakasle bezala.

Sofia eta Mattin :

Erakasle, aitetama eta haur zonbait jüntatüko dira dagün martxoaren 6an, goizeko 10 orenetarik oren bakotxak arte xiberoko ikastolen ezagütarazteko.