Previous Next

Ondarkin lürperatzearen txipitzeko 2 lanpostü sortü dütü Biltagarbik

Inprimatu

Ondarkin lürperatzearen txipitzeko bi lanpostü berri sortü dütü Biltagarbik. Urtarrilaz geroz plastiko berriak erreküperatzez, zikin ontzi beltzak ez dira hainbeste betatzen eta horrekin batetan lürperatzen düen tonajearen ttipitzen düe. Ondarkin haboxienak mekanikoki bereixirik dira eta hor berriki berritan iganazten düe bekanika hortarik, ahal bezain konpost haboxienaren erreküperatzeko. Horrentako postü bat sortü badüe, beste bat sortü düe ere ondarkintegietarik horra diren ondarkinak arra behexteko, pela mekaniko batekin.
2014eko setemez zabaltü zen eta orai arte erabilirik zen lehen casier ala lürperatze günea beterik izanki Mendiskan. Bigarren baten betatzen hasiko dira. Lehena jadanik 7 urtez beterik zateküala aitzin ikusirik bazen pentsatü beno ondarkin haboro berziklatzez 9 urtez kasik erabiltera heltü dira. Jakin hilabeteroroz mendiska bisitatzeko hitz orduak proposatzen dütüe.
Andoni Tellier Biltagarbiko langilea :