CLEJaren 10 urteak

Inprimatu

Xiberoko CLEJak 10 gerren urtebürüa ospatzen dü aurten. Horren kari, Azia alkarteak bürütü düen CLEJen bildüma egin dü. CLEJ delakoetan, partaide bakotxak urte batez hilabete oroz 15 euro emaiten dütü, hots 180 euro. Bildü sosarekin, enpresa sortzeko edo arrahartzeko xede düen gazteak lagüntürik dira, interes gabeko mailegü baten bidez. Bildüma hortarik ohart etxekitzen ahal da, orotara 5 CLEJ delakoak izan dira. 316 jenteek sosa prestatü düe 37 xedeen lagüntzeko. Orotara 123 000 euro prestatürik izan da, bata besteko lagüntza 3 400 eurokoa izan delarik. Xede eramaileak ber heinean partekatzen dira Xiberoko bi kantonamentüetan. 37 xede eramaileetan, 8 emazte bazen, 26 gizon eta 3 senarremaztek eraman düe beren xedea. Xede haboroenak salerospenean eta ofizialegintzan bürütürik izan dira. Azkenean, lagüntürik izan diren gazteen heren bat sos prestazale bilakatü da ondotik. Bostgerren CLEJaren lagüntzeko edo xede eramaiteko, Azia elkartea deitü behar da 05.59.28.67.62 edo Web günealara joan azia.unblog.fr
Entzün Maia Laborde CLEJko inkesta egilea :