Xiberoko Crédit Agricole banketxeak alkarteeri süstengü ekarri dü.

Inprimatu

Xiberoko Crédit Agricole banketxeak, IDL edo "Institut du développement local" bere egitüraren bidez, leküko alkarte ezbardineri, 20000 euro heineko sos lagüntzak banatü dütü. Holaz, "La Mauléonaise y sus Mariachis" müsika taldeak 1500 euro üken dütü. Xiberoko Botza eta Mendililia irratiek 2000 euro bana üken dütüe, tresnerien hobetzeko. Beste alkarte zonbaiten artean, eskola püblikoko etxenkoen alkarteak ere sos lagüntza bat jaso dü.
Julien Erbin Banketxeko administrazailea :