Previous Next

Etxen berritze termiko lagüngoetaz argitzen zütüegü !!

Inprimatu

Izan etxe zahar edo berrietan ere, isolatze mentsagatik energia franko galdürik da. Hartako Frantziak etxen berritze termikoaz plan bat eramaiten dü.

Orai arte estadoak « crédit d’impôts » izeneko lagüngoa proposatzen züan hilabete-sari apalak zütüen jabeentako. Urtarila 11az geroz, « Ma prime renov' » lagüngoak ordezkatzen dü. Hau hilabete sari goragoak dütüener ere zabalik da.

Beste lagüngoarik ere bada etxeek energia gütigo gasta dezen :  CEE (Certificat d’ Economie d’ Energie) edo « Habiter Mieux Sérénité » lagüngoak bezala.

Ikusteko zoin lagüngoari dreta badügün interneten www.FAIRE.gouv.fr- ikusten ahal da edo Baionako SOLIHA agentzialat deitzez (Maulen ere permanentziak egiten dütüe).

Ametxeko bülego termikokoMaider Larrory-k lagüngoak orro esplikatzen teizkü: