Sohütako hiri barnea arrapizten da!

Inprimatu

Aspaldi gatik  komerzio batek bere bortak zabaltü dütü Sohütako hiri barnean!

Pizzeria bat zabaltü dü bikote batek plazatik hüllan.

Mementoan lan handirik badira karrika nausian eta ez dü aijatzen bere lana, bena halerik ere bere esperantxak betatzen dütü saltzeen aldetik.

Azaroan abiatü da eta lizeoko ikasle edo herritarrekin hanitx ari da.

“Pizza italia Chéraute” egün oroz zabalik da asteartea salbü eta 0758459845 zenbakialat jüntatzen ahal düzüe edo xüxenka bere egongialat hüllantzen

Fausto: