XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Eüskararen sorterroetaz mintzaldi bat

Mauleko herriak Sü Aziak alkartearekin partaidetzan antolatzen dü bihar goizanko hitzordüa. Eñaut Etxamendi date kümita, edo hizlaria. Harek tesia bat idatzi dü, zointan eüskara eta hizkuntza indoeuroparrak parekatzen dütüen. Ezi, 19. mentetik erranik da eüskara ez dela hizkuntza indoeuroparra, hots ez dela Europako hizkuntzen familiakoa. Eñaut Etxamendik dio eüskara hizkuntza indoeuroparren arbaso edo aitzinekoa dela. Horren segürtatzeko, 4.000 hitz beno haboro ikertü dütü eta beste hizkuntza hanitxekin parekatü. Horik oro esplikatüko dütü mintzaldian. Argiago izateko, Roger Courtois jaunak lagündüko du bideo elibatekin. Hitzordüa neskenegün goizan 10:30etan Mauleko Zerbütxügüneko ‘Irati' bilgian. Eñaut Etxamendi :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan