XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Baküna Show, dantza lehen, orai eta gero.

Xiberoko hamabost bat dantzari gazteek, « Baküna Show » ikusgarri berri prestatzen hasi dira. Horien desafioa ez da ttipi, ezen Xiberoko dantzetarik abiatüz, beste esprezio bat ediren nahi beidüe, beraiek dioten bezala, kültüra arraberritzen ez bada, hiltzen delakoz. « Baküna Show » ikusgarria, Maulen azaroaren 7 eta 8an emanen da. 
Johañe Etxebest dantzaria :

 
Dominique Espil Beritza Kompany-ko arüradüna :

 

     

Balet horrek, beti asmatzeko beharra düan tradizionearen geia arrahartzen dü, paraleloa egitez azken hamarkada horietan Xiberoak goitü dütüan kanbiamen handiekin. Xiberoko dantza eskoletarik jinik diren dantzari horiek asmatü ikusgarria da, Donostiako Edu Muruamendiarazek koregrafiatü düalarik, eta Kompany Beritzak ekoiztürik. Lehen aldikotz Maulen presentatürik izaten ahal lizate 2014ko larrazkenean, eta ondotik eramanik,posible bada, Euskal Herriko beste 6 probintzietako tauladetara. Sortzen düan, berritzen düan, aitzina doan herrialde baten erakusgia, balet hori, Xiberoko Herri Alkargoaren eta/edo lürralde hontako aktore pribatüen komunikatzeko tresna izaten ahalko da, emanik izanen den lekü güzietan.

Dozena bat dantzari : Bettan AGUER (Gamere), Sébastien AGUER (Urdiñarbe), Julie AHASPE (Idauze), Peio BEDECARRATZ (Urdiñarbe), Lydia BERCAÏTS-CROHARE (Lixoze), Bettan BORDAGARAY (Bildoze), Graxiana CASTILLON (Eskiula), Aline ELGOYHEN (Santa Grazi), Maider ETCHEBARNE (Garindaine), Johañe ETCHEBEST (Larraine), Petti ETCHEGOYHEN (Iruri), Magui MIRANDE (Garindaine), Aña OLHARAN (Paue), Lucie SOLANILLE (Atharratze).

Kompany Beritza ekoizpenarentako eta xedearen obratzearentako : Jean-Dominique ESPIL, koordinatzea, Johañe ETCHEBEST, ezenografia. Ezenografiaren lagüntzale : Bettan AGUER, Julie AHASPE, Lydia BERCAÏTS-CROHARE, Petti ETCHEGOYEN, Magui MIRANDE, Aña OLHARAN. Koregrafia : Edu MURUAMENDIARA. Jauntsiak : Juana ETCHEBERRY eta Sohütako dendariak. Sonü: Andde CARRERE. Teknika eta argiak : Nif NICOLAO. Botza : Pier-Pol BERZAITZ.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan