Erik Etxart. Mano Solo
Mundu osoak ihoiz ez dakiken zoin triste nintzan
nola okertu hizan
mundu osoak ez din ikusi ere urkaturik hatzemanik izan hintzala
hoinetan bizpahiru marrazki eta hire lagunentako letera eli bat
eta ni hurrunegi nundunan ez nundunan hor ez-eta eskuaren luzatzeko ere.
Mundu osoak ez din nigarrik egin
mundua osoak hori eginbide ez din
mundu osoa ez zain ni bezenbat buhurtu
galtatu baheit
nik erranen neinan bizian ez duala heltzeak axola borrokak bezik
eraikitzen dunanaren ordaria eman behar dela
kaska txar eta itsusienak ere bai
eta jestoaren ederrak berak arrazu emaiten deinala
hugu dunanaren gainetik
bena ni hurrunegi nundunan ez nundunan hor ez-eta eskuaren luzatzeko ere.
Nik banitinan hiretako oldarrez bete ametsak
xilintxauen hil-herrian urrentzen ez zirenak
bigabostetan ukenik'e nik'e gogoa
erraiteko «Bizia ! Kak'egiterat habil-hoa!»
bena so'in orano badinat ukabil hon bat
eta ez dinat orano eman mundu osoaren muturrealat
Bena ni hurrunegi nundunan ez nundunan hor ez-eta eskuaren luzatzeko ere...
Kantoreek hunkitzen guntuen artista bat joan da...
Hain hurrun eta hain huilan izan zeiteana.
Bena obra hor da nahi duanarentako gozagarri :
le monde entier, je suis venu vous voir, c'est pas du gâteau, les gitans, au creux de ton bras...




