• PDF
  • Imprimer

Urteko emaitza hona Azia alkartearentako

aurtenko biltzar nausiaXiberoko Azia alkarteak lan egiten dü gazten lagüntzeko trebapen edo lan baten atzamaiteko. 2016an, 200 bat gazte lagüntü dütü motibapen gütün edo lanpostü batentako alkarrizketen prestatzen. Gazteen lagüntze hortaz gain,"enplegüaren gida" bat plantan ezarri düe. Aziaren helbürüa nausia da gazteak Xiberoan egonaraztea eta hortarako gazteen eta ekonomia bai kültüra sailen arteko zübüa egin nahi dü. 2017ko egitasmüetan, "Enpleguaren gida"-ren presentatzeaz bestalde, gaüaldiak antolatü nahi dütüe herrietan. Halaber, Aziako animazale lanpostüaren segürtatzea gogoan düe, entrepreser sos-lagüngoak galtegitez.
Joana Hoki :

  • PDF
  • Imprimer

Soka erakuska Xiberoan dügü!

"Soka" da dantza erakuska bat, non ere agertzen diren Eüskal Herriko dantzari argazki, bideo edo orano lekükotarzün franko. Erakuska hau ikusgei da Maule-Lextarreko Hondararen Etxean, apirila honen 3tik 13ala artino. Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko Dantzarien Batzordeak antolatürik da. Erakuska horrez gain, lehentze ikusgei dateke "Elgoyhen ikasgia" deitürik izan den bildüma. Hontan, Bordelen bizi den Dominique Niçibar xiberotarrak bere bizi orotan Xiberoko dantza-jauziez bildü argazkiak ageri dira. Arren, dantzaz eta argazki ederretzaz gozatzen direnak hüllantü behar düe segür ere oso aberatsa den erakuska hortara. Oraikoan, Maule-Lextarreko Hondarraren Etxean balin bada, Atarratzera ere ekarraztea gogoan düe antolazaleek.
Mathilde Caraminot erakuskako ardüradüna :
Johañe Etxebest :

  • PDF
  • Imprimer

Jentez fundi Xiberoan, 20. Korrikarentako

Xiberoan ere 20. Korrika iragan zaikü atzo goizan. Arüerik Oxkaxerat arte, Maule-Lextarretik igaraitez. Hots, Korrikaren 869.kmtik 900eala arte. Hortarako 31 alkarte, entrepresa edo eskolak lekükoa esküz-eskü igaranarazi düe kilometraz kilometra. Goizan lanhoa balin bazen, zale altxatü zen eta zelü urdin eta zohardi bat gozatü ahal üken düe lasterkariek, eüskararen besta ejer hontako. Hona, lekükotarzün zonbait :

  • PDF
  • Imprimer

Ahateak oro eho beharko dütüe hazleek!

Hegazti griparen kontreko borrokan, Frantses gobernüak erabaki dü "Vide sanitaire" edo hilabetez beren laborantxa bastimentüen hütsik begiratzea galteginen zaiela Pirinio Atlantikoak Departamentüko ahate hazleer apirilaren 17tik maiatzaren28ala. Delibero horren salatzeko, 80 bat ahate hazle bildü ziren igaran ostiralean, Gabadin, ELB sindikatak deitürik. Eremü babestüa den lürralde hortan, hazle batek Departamentuko "popülazionearen zainzale" den egitürarenganik arauari saiheste bat üken dü ahate ekarrarazteko. Üdüriala ahate horik hegazti gripaz hunkirik ziren, eta ondorioz, eremu hortako ahatezionea oro eho beharko dira. Hots, nahiz sanoak izan, Gabadiko Bernadette Prebendek bereak ehoarazi beharko dütü, hala manatü beiteio DDPP edo Departamentuko Populazionearen Zainzale den egitürak. Barkoxeko hazle bat ere ber kasüan litaike. Ez düela holakorik egiten ütziko erabaki düe Gabadin bildü diren jenteek. Legearen kontre joaitez, 15.000 €ko berbala arriskatzen düe.
Cathy Chabalgoity ahate hazlea :

  • PDF
  • Imprimer

20. Korrika horra da!

Aurtenko Korrika ze tenoretan igaranen den? Xehetarzün güziak heben!

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL