• PDF
  • Imprimer

Mauleko 2009-2010 kültüraldia

Mauleko herriko etxeak, kültür ardüradün den Béatrice Lahargoue haütetsiaren ahotik, horra den ikasurteko kültür programazioa aurkeztü dü. Setemearen 26an hasiko da Maule-gaineko plazan eta dagün üda artino lüzatüko da.
Antzerki, zirko edo müsika emanaldiak proposatüko dütüe, bena hütsüne bat ere agerian da, programazio hortan eüskararen leküa ttipia beita. Aurkeztü dütüen hamabost bat hitz-ordüetan, bat baizik ez da eüskarazkoa izanen ; Elirale antzerki taldearen Otto ikusgarria. Eüskarazko ikusgarri güti izanaz argibideak galtegin deitzogü kültür ardüradünari, Béatrice Lahargoueri. Arrapostüa entzün :

Prezio apalagoak

Prezioen aldetik aldiz, herriko etxeak iragan urtean egin indarrak berretsi dütü. Gehitüentako, ikusgarri güzien prezio "normala" 12 eurokoa da. Prefosta, ikasle eta langebeentako apalago dateke, bena audela, abonamentü karta baten hartzeko parada ere izanen da. Ürrietaren 15 gabe hartzen ahal da herriko etxean, eta hiru ikusgarrien izenak eman beharko dira, segürtatzez horien ikustera joanen dela galtazalea. Horri esker, ikusgarri güziak 10 euro pagatüko dütü abonatüak, 12 euroren partez. Xehetarzünak Béatrice Lahargoueren ahotik :

Kültüraldia, erran bezala, setemearen 26an hasiko da Maule-gaineko plazan. Tokia antzerki taldearen "L'élixir des frères Grooms" eta Kilikolo zirko taldearen "Bi" ikusgarria ikusten ahalko dira. Ikasurte osoko egitaraua ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri".

  • PDF
  • Imprimer

Filma bat ikusgei Maulen ostiralean

Biharko Lürraren Alkarteak (BLE) Asünak egünaldiak antolatzen dütü azken urte hauetan. Laborantxa biologikoaren ikuspegi ezberdinak jorratzen dira bereziki Hazparnen, han merkatü bat ere egiten beita.
Bena aurten, egünaldi horiek Maulerat ere heltüko dira, "Sans terres et sans reproches" filma ikusgei beitateke ostirale hontan. Gaüko 9 orenetan hasiko da Mauleko zerbütxü güneko Irati gelan, Stéphanie Lemoin filmaren egilea hor datekealarik filmaz eztabaidatzeko.
Heben proposatzen deizüegü filmaren aurkezpena :

{dmotion}x6fghx{/dmotion}

  • PDF
  • Imprimer

Mendikoa kooperatiba berria

Garazi-Baigorri eta Xiberoko laborantxa kooperatibek bat egin düe. Bazen büilta bat alkarrekin lan egin nahi züela, eta aste hatsarre hontan gaüzatzen hasi da alkarlana. Mendikoa deitzen da jünta hortarik sortü batarzüna. Hongailü ala haziak alkarrekin erosiko dütüe, prezio apalagoak kausitzeko gisan. Materialaz audela, helbürüa da kargüetan ere apaltze baten kausitzea.
Xedea plantan ezarri düenek erran deiküenaz, Mendikoak ez dü ondoramenik ükenen oraiko langile zionean, hots ez da ttipitüko. Bi kooperatiben artean, oraikoz, 40 langile enplegatzen dütüe.
Entzün Christian Besombes, Xiberoko laborantxa kooperatibako lehendakaria :
  • PDF
  • Imprimer

Bildoze Onizepeko eskola arraberritürik

Iragan neskenegün goizean estrenatürik izan da Bildoze Onizepeko eskola berria. Eskola diogü, bena hori beno haboro ere izanen da, aktibitate ezberdinen aterbe izanen beita güne berria. Orai artino bezala funtsean, herriko alkarte hanintxen günea izanen da, bena goxoagoa, eta hobeki pentsatürik.
Pierre Suhescun herriko merak esplikatü deikü herriko zoin alkartek baliatzen düan. Pierre Suhescun entzün :

Garapen iraünkorra

Hegatzean,  110 metra karratüko plaka fotoboltaiko instalatürik izan dira. Prefosta, horiek ekoitzi energiaren parte bat leküan berean baliatüko da, eta arrestakoa, EDFi saldürik izanen zaio.

Bide xedea

Aurkezpenean, pertsonalitate politikoen artean bazen Jean Pierra (Pepela) Mirande. Eta dakizüen bezala, Pettarreko kontseilari orokorrak aspaldi hontan Bildoze Onizepetik iraganen litzatekean bide xede bat proposatzen dü. Bena bada aspaldi ere, horren berririk ez dügüla ükeiten. Herrian gineno, paradaz baliatü gira xede horren berri ükeiteko.
Entzün hortaz zer zion Pierre Suhescun herriko merak :

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL