Xiberoko Botzaren galtoketa

galtoketa 2012 xiberokobotzaXiberoko Botza irratiak galtoketa bat zabaltzen dü. Zure behatzeko üsantxa emagüzü, zure ikusmoldea eta orokorkian zer deiozün?. Nahi düzün maneran ihardets ezazü galtoketa, mailez, gütünez edo webgünearen bidez. Esker mila zure erantzünaz eta parte hartzeaz.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

"Osagarri natüralaz" lehen Foroa Maulen

"Osagarri natürala" edo beste gisaz artatzeko lehen Foroa iraganen da Maulen maiatzaren 31an eta arramaiatzaren 1an. Nature en soi alkarteko kideak dira eramaile, alkarte hontan xiberotar, biarnes eta baxenafartarrak dira biltzen. Ostiralean gaüko 20.30tan "Des abeilles et des hommes" filma-eztabada date hedatürik Maule-Baitha zinema gelan. Neskenegünean Mauleko Zerbütxü günean "arta naturalen" metodo ezbardinak erakatsirik dirate. 11.00tan "Pentsamentükarekin xendatzeko bideak" mintzaldia eskentüko dü Christian Casamayorek eta arrestiriko 14.30tan "Bere bürüa nola xinpleki zaintü" argitarzün ekarriko dü Reiter bedeziak. Egün orotan, ekoizle eta alkarteen erakus mahainak izanen dira. Prefosta, dena kitorik da eta eguerdiko bazkaria algarrekin partekatzea proposatürik da.

Entzün Teja Aguer eta Pantxika Etxart "Nature en Soi" alkarteko bi kideak : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

"Bake Bidean" biltzar püblikoa Maulen

Aieteko jüntatik landa sortü zen Bake bidean Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroan. Eüskal Herriak ezagützen düan sasu berri hontan, Gizarte Zibileko aktür desberdinak biltzen dira, zerbait egin nahian eta gatazka ahal bezain ontsa konpontürik izan ledin. Eztabada eta alkar trukatzeak antolatzen dütüe Eüskal gizarte zabal batekin. Hegoaldean lokarriak badütü, bi egitürek algarrekin lan egiten düe eta lehen emaitza edo gomendio zonbait berriki elki dütüe. Horien aipatzeko eta beste düden aipatzeko, hitzordüa emanik zaizüe maiatzaren 30an gaüko 20.30tan Mauleko Zerbütxü günean.

Entzün Aurore Martin "Bake Bide" xedean parte hartzen düana : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Mauleko Kontseilüko azken berriak

Mauleko Kontseilüa bildü da 2013ko maiatz hontan. Aipageietan, langile zonbait hasi direla eüskararen ikasten. Huraren kalitatearen ikertze lanak eginik izan dira, emaitza honak dira Kontseilüaren araberan. Sürprisa hona ere jin da Mauleko ospitalearen partetik. Bazen hilabete zonbait ospitalea züzendarik gabe zela, aldi hontan, haütagei bat hüilantü zaie eta Kontseilüak esperantxa dü haütagei honek postüa hon hartüko düala. Erran behar da "Pôle de Santé- Osagarriko Etxe" bat abiatü nahi düela bena züzendarik gabe ez direla halako xede handietan abiatzen ahal. Bestalde, aize errota zonbaiten ezarteko xedea bazen, manerala “Militar eremü” baten kantüan beita, ez date posible xedea aitzinatzen ahal. 

Entzün Mixel Etxebest Mauleko Kontseilüa 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Zibero Sport mailaz goratzen ari da

Gehitüen mailako txapelgoak ürrentürik, 60. urtebürüko bestari so da Zibero Sports, Atharratzeko eskü balu taldea. Urte bürüko opari eijerra eskentü düe neskatilek eta motikoak nazional mailako txapelgoala igaran dira. Ardüradünak botzik dira bena argi düe dagün sasua urte zaila dateala kirol eta sos mailan, bideko fresak handitüko beitira. Halere, esperantxa düe betiko süstengazaleek indar berezia eginen düela. Bestalde, aspalditik aipatzen den alkarteen gela berria egürükitzen düe, animazione zonbaiten antolatzeko eta sos zonbaiten sarazteko. Artean, urtebürüko besta ospatüko düe dagün arramaiatzaren 15an Altzaiko gelan. 

Entzün Pierre Erreçaret Zibero Sport alkarteko lehendakaria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Interface alkartea osagarri honean

Krisa egoera izanik ere, bildüma baikorra egin dü INTERFACE alkarteak maiatzeko biltzar nausian. Hargingoa edo zurgintzako inzerzio atelieren bidez, urte oroz 12 jente lagüntzen dütü INTERFACEk, lan mündüari berriz lot ditian. Olha, pützü ala mürrü zaharren arraberritzeko aktibitate hein hon baten etxekitzea kausitü dü alkarteak, bereziki ardüradünen engajamentüari esker. Egitüra püblikoen ganik ezagütza azkartü bada, ofiziale eta enpresen ganik süstengüa azkartzen ari da. Bestalde, INTERFACEko kideek esperantxa düe emazteer hobeki moldatzen den aktibitate berri baten sortzea. Hortarako, Maulen xedeetan den Espartiñaren Etxearekin partaidetza baten posibilitatea aztertzen ari dira.

Entzün Luisa Berrogain INTERFACEko kidea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Gehiago irakurri...

5 orria 255etan