• PDF fitxategia
  • Inprimatu

Arrain saltzea xüxenean

Donibane-Lohitzüneko  arrantzaleak Maulerat jin dira salmenta xüxen baten egitera.  Üztaila  hontan,  lehentze,   berrogei familiek arrain fresko zare esküalatü düe. AMAP sistema baliatüz, aitzinetik arrain komandak egiten  dira,  izenak hartüz  eta ordaintzez. Manatürik diren zareak ekarririk dira bena  ez haboro.  Azken arrantzükan bildü diren arrainak ekarririk dira eta azken xaxkian adibidez ürre arrain, legatza eta  berdel oso freskak ziren. Salmenta xüxenaren bidez, erosleak kalitatezko mozkinak erosten dutü prezio hon batetan eta arrantzaleari bere salmenta segürtatzen prezio xüxen batetan. Hilabetan behin salmenta eginen da eta ondoko hitzordüa agorrilaren 26ko finkatürik da Maule-Gaineko plazan.

Entzün Maider Sarasola :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Espartina plazalat

Espartinaren besta  ospatüko da igante huntan Maulen. Düala 50 urte Xiberoan, espartingintzak 2000 langile enplegatzen zütüan, egün soilik 80 langile direlarik, orano zabalik diren 6 enpresetan. Alde hortarik, kanbiamen handia izan bada, espartina bera ere, ütxüraren aldetik phürü franko kanbiatü da, berriz modan izan artino azken urteetan. Frantzian da merkatü nagusia, bena Europako beste Herrietan ere eijerki saltzen da eta arrakasta handia dü gazteen artean. Espartinaren feida honen bezperan, MEGAMen enpresa bürüa den Monique Marzarengana joan gira, bere enpresaren ezagützaren egiteko eta espartingintza zertan den ikusteko.
Entzün Monique Marza (frantsesez) :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Davant eüskalzain emeritü

Jean-Louis Davant Larrabileko idazle eta eüskalzaina emeritü izendatü dü Eüskalzaindiak. 35 urtez lan desberdinak huntü dütü Jean-Louis Davantek, hala nola eüskara batuaren eta xiberotarraren ortografia, XX gerren mendeko Xiberotar idazle hilen antologia, Xiberoko literatüraren antologia, libürüak eta beste. Emeritü izentatze hori 75 urtez goiti düen eüskalzainer emaiten zaie, beste bati eüskalzain osoaren leküa üzteko. Horren ordez, xiberotar eüskalzain berri bat izentatürik dateke dagün azaroatik aitzina.
Entzün Jean-Louis Davant eüskalzaina :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

ESAIT Xiberoan gainti

Mendi martxak astearte hontan ürrentü dü ipar Eüskal Herriko etapa Maulen. Artzen Letona gure lankideak Donapaleütik Maulerat egin düen bidea jarraiki dü. Ebi erauntsi ttipi batez gain, denbora ejerra üken düe. Goizanko 8 orenetan abiatü dira Donapaleütik, 11etan Lohitzunen oto bat bazüen haidürü sagardo freskoarekin (ikus argazkia). Arrestiriko 2 orenetan ibilaldiaz akitürik etzanaldian zirelarik, Artzenek galtozkatü dütü ESAITek (Eüskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) antolatü ibilaldiko partaideak.
Erran dezagün (soinüan ezagün beita) Mauleko karriketan manifestaldi baten egitez kurritü zirela. Egünaldia Mauleko arrüan ürrentü züen Zinka ostatüan, Xiberoko laborantxa, indüstria, kültüra eta gazteriaren berri hartzez, besteak beste Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren parte hartzearekin.
Biharamün goizean Elgetarat (Gipuzkoa) autobüsez joan ziren hantik Trebiñorat joaiteko hoinez.
Entzün Artzenek egin erreportajea :

Entzün Artzen xüxenean ibilalditik Maia Muruagaren mikroan :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Iratiko Oihanaren xedea

Iratiko oihanaren üngürüko xedeaz hitzarmen bat izenpetürik izan da iragan asteartean, Otsagiko "Casas de Irati"-n, Zalazar eta Xiberoko sindikataren artean. Xede horren baitan Xiberoko partean, baita ere "Casas de Irati"n bi eraikin handi altxatürik izanen dira eta bi parteen arteko oinez ibilteko xendak lotüko dira.

Xiberoko partean, eraikinaren obrak 2011 urteko bedatsean hasiko dira eta urte bat iraünen düe. Xede hortaz xehetarzünak ekarri deizkü Xiberoko sindikataren lehendakaria den Jean Pierre Mirandek :

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL