• PDF fitxategia

Allande Errezarret. Gure amaURA

URA: aidean, lür-axalan, lür-pean eta itsasoan atzamaiten da… Bizirik diren gaüza güzietan (jente, landaredi, kabala…) atzamaiten da ere.
Mündü mailan, URA bat da. Sekülan üküratzen ez den ziklo bakotx batetan sartzen da: aidetik lürrealat edo itsasoalat heltzez… Eta itsasotik edo lürretik aidealat joaiten.
Bizizale eta kontinente güziek ez dire maleruski ber xantza URAren disponibilitate eta kalitate mailan. Beste zonbait leküetan aldiz, gizonak egin üzkerien gatik URA apürtzen ari da edo lüzarako zikintzen ari da.
Azken egün horietan URA-ren egüna eta pestizidarik gabeko astea ospatürik ahal izan dira hantxe hortxe… Nazio Batuen Erakundeak (ONU delakoak) orritarazi diran bezala : 1,1 miliar gizon-emazteek ez dire ur edangarririk ükeiten. Eta bestalde, 2,6 miliar-rek ur tratatze sistemarik gabe dira. Horren ondorio latza da 5 miliu jentek bizia galtzen direla urtoroz (570 hiltzen orenkal !).
Gütarik üllanago, üdüri lüke ütürriak, errekak, ühaitzak eta aküiferoak kalitate onekoak direla… Ata, xehekiago so-egitez ohartüko gira bortü güneko urak ez direla beti edateko hon, ühaitzetako uretan ez dela arraiñ hanitx eta lürpeko urak kozatürik izaten ahal direla…
Zertako eta zerren edo norengatik ?!? Etxebizitzen ur zikinen gatik, laborantxa intensiboaren gatik, industrigintzaren gatik, hidro-elektrizitate eraikuntza eta baraderen (barrage delakoen) gatik segür ere.
Zer egin URAren babesteko eta bere kalitate honaren arratzamaiteko?
Diren legeen errespetatzea lehen lehenik. EUROPAren Direktiba batek, 2015.eko ur hon baten ükeitea behartzen gütü. Xiberoarentako gaitz dateke, bereziki Mauletik harat. Basabürüko urak ekologikoki hon izaten heltüko badira ere, pettarrean aldiz 2021.urtealat beharko da haüdürü egon (ikus “Agence de l’Eau Adour Garonne” delakoak plazaratü dütüan helbürüak), eta orano, kalitate ekologiko hona ez da batere segürtatürik ez badütügü behar diren lanak oro egiten...
Etxen, gihaurek egiten ahal dütügün jestoetan, aipa ditzagün: EKO-labela baizik diren xahatzeko prodüktoen baliatzea, pestizidak behin betiko bazter üztea, medikamentü gütiago hartzea (osagarri hon baten etxekitzen heltzen bagira pürü!). Herriak honanbeste lan eramaiten ahal dü: ütürri bazterrak eta güne hümeak babestea, laborantxa biologiko eta herrikoiaren azkartzea edo lagüntzea…
Interes politikala eta ekonomikoa bigerren maila batetan jarten bagünü gure URA kalitate hobeagokoa lizateke segürra, eta gure osagarria hobe lizateke ere!
Egiten ahal dütügün kalte eta kozadürak oro URAn atzamanen dütügü eta “alimentazio lokarri”-an ere prefosta. Eta nor da “alimentazio lokarri” honen bürüan? ZÜ, NI, GÜ! Ürari edo üngüramenari jasanarazten ahal diren ondoramenak, gure osagarriari jasanarazten dütügü bortxaz… Gure korpitzaren osagai handiena ez dea URA?!?
Ez da jesto ttipirik. Ez da ere fatalismorik. Bide honean gira halere. Bena ez ditzagün oraiko güdükak galtzea ütz, lanjerak hor beit dira: jitez Kanbiatüriko Organismoak (OGM delakoak), pestizidak, medikamentü kimikoak, radioaktibitate nüklearra, nanopartikülak eta beste…
Kantoreak deioan bezala: “Ez gal gure odol beroa, bizi dadin gure Xiberoa… !”

Add comment

Security code
Refresh