• PDF fitxategia
  • Inprimatu

2012ko Maskaradak ezeztatürik !!!!

2012an ez dateke Maskaradarik Xiberoan ! Gamere Zihigarrek eman behar zütüen, bena herrian agitü den gertakari latz baten ondorioz, deliberatü düe urte batez gibeltzea. Gamere-Zihigako maskaradak 2013an eginen dira.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

"Abiadüra Handiko Interneta" plantatürik Mitikilen

"Abiadüra Handiko Interneta" lortü düe Mitikiltarrek. 2012 urte hatsarreala, herriak ez züan ADSLaren bidez internetik esküratzen ahal. Hatik, bazen builta bat, "Abiadüra Handiko Interneta" galtegiinik zela herritar eta Intercollectif 64 alkartearen partetik. Galto hori ihardesteko, France Telecomek erabaki dü 60 miliu inbestizamentü egitea Frantzia mailan. Mauletik- Mitikilera "Fibre optique"ren hariak tiratü ondoan, tresneriaren estrenatzea izan da urtarilaren 13an. Kolektibitateko harreman züzendaria den Alain Castaing paradaz baliatü da "Abiadüra Handiko Interneten" explikatzeko.

Entzün Alain Castaing Departamentüko egitüra püblikoekilanko harreman ardüradüna : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

LARPS ikasetxea

Berrogaineko-Larüntzeko laborantza lizeoak, azken urteetan eramanik izan den lanari esker, osagarri ezinago honean da. Bena gibel ez egiteko, xede zonbait obratüko dütü ondoko hiru urteetan eta gogoetak ere eramanen, sos mailan düen sanotarzünaren etxekitzeko. Gaüzak ez direla aisa izanen erran düe lizeoko ardüradünek, barantailan egin den biltzar nausian. Sos lagüntzak ttipitüko direla jakinez, ikasleen zenbakia oraiko ber heinean etxekitzea izanen da lizeoaren desafio nausia. Iragan sartzean ikastetxeak 292 ikasle zütüan, 101 motiko eta 191 neska, erdiak departamentütik kanpo horra delarik.

Entzü Julien Berçcaits LARPS ikasetxeko lehendakaria : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Guillaume Epherre gogoan

Guillaume Epherre Altzürüküko semearen sortzearen mendeburukari omenaldia antolatzen dü igante hontan Euskalzaleen Biltzarrak Altzürükün. Apez eta kalonjea izan zen, idazle ere bai, Elizako geietan haboroenik. Eüskalzain ere izan zen 1958an, Aita Pierre Lhande zenaren ondotik eta Jean Louis Davant aitzin. Euskalzaleen Biltzarrako bürüzagietarik izan zen lüzaz. Igantean Altzürükün, meza emanen dü 10etan Jeannot Etxetok, 11.30etan Jean Louis Davant eta Piarres Aintziarten mintzaldiak entzüten ahalko dira omenaldian, oroitarriaren pausatzea eginen da eta karia hortara Euskalzaleen Biltzarrak eginik « Guillaume Epherre » libürüa plazaratüko da. Ondotik bazkaria herriko jatetxean.

Entzün Jean-Louis Davant Xiberotar eüskalzaiña:

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Hebentik alkartean 3 soinü dokümentalak entzüngei

Beharrientako zinema Hebentik alkartean ! 2011 urtea Myriam Aizagerren soinü dokümentalarekin ürrentü zen eta beste hiru soinü dokümentalekin jiten da Hebentik alkartea bere lehen hitzordüarentako. Aldi hontan, Xiberoan 2007an grabatü « La Cabane » entzüten ahalko da ; baita ere « Marguerite vit le grand amour à 82ans » eta « Le Bruit des autres ». Artegia alkartearekin antolatürik da hitzordüa eta urtarilaren 14ean iraganen da Hebentik alkarteko egoitzan, gaüko 7 orenetarik aitzina. Begiak zerratürik, behatzez, itxürak agertzen zaizkü...

Entzün Pierre Visleer "Vivi" Hebentik alkarteko kidea : 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL