XÜXENEAN ENTZÜN

Langile bat Mauleko zankobalu taldearentako

Patrice Metais (argazkia) da haütatürik izan Mauleko zankobalu taldearen langile izateko. SAMaren aspaldiko arrenküra zen asteazken eta neskenegün arrestiriez 18 urtez pekoen zaintzeko jentea atzamaitea. Langile berri honek, ments hori beteko dü, beste zereginak ere ükenen dütüalarik. Gazte taldeen trebazale izanen da, bai eta gehitüen talde batena ere, orai artino bezala funtsean.
Patrice Metais Pariseko eskualdetik heltü zen düala 13 urte, eta azken 11 urteetan Mauleko zankobalu taldean ebili da. Taldeko lehendakari ere izan zen urte zonbaitez. Hots, jokülari gazteentako ez da berrikuntza handia, eginen düan lanarentako pagatürik datekealaz gain.
Lanpostü hori sortü ahal izateko, SAMeko zankobalu taldeak erakunde püblikoenganik sos lagüngoa üken badü ere, bere sakolatik sos zonbait elki behar izan dütü. Horrek erran nahi dü oraitik aitzina, delako "sponcor" edo süstazale haboro atzaman beharko dütüela.
Halere, taldeko kideek dioienaz, egiazko beharrünea zen.
Entzün Jakes Jaragoieni egin deiogün alkarrizketa :


Eta Patrice Metais hobeki ezagützeko, entzün bere aurkezpena :