Lürren jabearen ihardokitzea
Larrainen salgei ezarririk izan zen bordaltearen afera aitzina doa. Bordaltearen jabeak ihardokitze baten egitea galtatü dü. Heben ezarten dütügü beraz bere erranak, aitzinetik Larraineko aüzapezarenak eta Jean-Do Iriartenak ezarri dütügün bezala.
Xiberoko Botzako lan taldean aipatü ondoan, ohartü beigiria afera mingarria zela eta pertsonen arteko bilaxka bilakatzen hasi dela, artikülü hontan ez dateke oharren xüxenka püblikatzeko paradarik. Ber zoinean, aitzineko artikülüan (Larraine bere lürren jabe ?) ere oharren ezarteko parada mügatü dügü. Ez günüke nahi jenteen arteko bilaxka bat sor dadin heben, ez beita gure ofizioa. Audela, web güne honen ardüradüna bakantzaz izanen da ondoko asteetan eta ez dügü oharren küdeatzeko paradarik ükenen. Agian konprenitüko düzüe.
Entzün Marie-Hélène Gizagaitz :





Comments
Gizagaitzen (HITZ JOKÜ BAT ELKI DÜ XIBEROKO BOTZAK) hüntzkeriek ez düe komentarik merexi. Quote
Ordüan bixtan dena iritzi kritikoa dütenak horiek dira gaixtoak, „Politika“ egiten düenak eta eztabaida sortzen düenak gotzari lotzen dira. Ez dakit „injustice“ pseudoaren gilbean gordatzen denak bürüan zer düan bena ez bada gotza, gotzaren ütxüra handia dü.
Laurent Etxegoin. Quote
RSS feed for comments to this post.