• PDF fitxategia

Larraine bere lürren jabe ?

Egargeia 2006anBordalte bat elektrizitaterik edo urik gabe 55 000 eurotan salgei (5 000 euroko agentzia fresak barne) ezarririk izan da Larrainen. Prezio hori lazgarri gora dela üdüri zaie larraintar zonbaiter. Audela, bordalte hortan (Egargeia) 28 urtez laborariak ari izan ziren lanean aitzinetik, Iriart aita lehenik eta semea ondotik, eta prezio hortan erosiko lüküanak ez lezake laborantxarentako balia. Horiek güziak entzünik, Larraineko aüzapezak kontseilüa bildü eta gehiengoak SAFERrari lür horiek eros ditzan galtatzearen alde bozkatü züan. SAFER egitüraren barne batzorde batek dozierra aitzina eramaitea honartü dü berriki, eta orai azken deliberoa laborantxa ministeritzaren eta diharü edo finantzen ministeritzaren esküetan da (arrapostüa üztailan).
Azkenean SAFERak erosten balü, lür horietan aitzinetik laborantxan ari zenak arra har lezake bordaltea.
Entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :

Entzün Jean-Do Iriart, laborariaren anaia :

Comments  

 
#1 HERRIA EZ DA SALGEI 2010-06-30 20:03 Gure aitek ützi deizgüen lür, borda eta etxeak eta gure ondokoer ützi behar deitzegünak ebatsi nahi deizgüe. Horik dira ezinase diren egiazko hartz maltzür gal(hil)bidetsüak (agentziak, aberatsak herritarrak eta kanpokoak …) bena Larrainek erakusten deigü bidea. Bihotz-bihotzetik eskerrik hanitx! Gora züek! Züen ondoan girateke egün eta bihar!
Hola jarraik! Irabazi arte!
Quote
 
 
#2 ez eta erosgei 2010-07-01 08:39 Gure arbasoek ützi deizgüen lürrak eta gure haurrek landüko dütüen lurrak ez dira salgei ezt eta erosgei! 12 metra karratüko bordalte eta 2ha lür 50000€. Gero, Etchebest eta bere arrazako makiñuek erranen deigüe Xiberoan eta bereziki Basabürüan prezioak apal direla.
Gora Larraine!
Herria ez da salgei ez ez erosgei!!
Quote
 
 
#3 ahozabal 2010-07-01 11:47 Lürra zertarako?
Afera honek galto hanitx ekarten deit. Meraren entzüteak plazer egiten badeit, hobe. Bena nolaz aitzineko urtetan ingles eta beste kanpotiarrer saldü lürrek ez düe ihardokitzerik sortü? Laborantxarako lürrak, bai! Bena zer laborantxa mota? Iraunkorra ala "rondup" erabilten düana? Maite dütüt bazterrak, bereziki, lürra maite düen laborariak lanean ikusten dütüdalarik…
Quote
 
 
#4 Rondup 2010-07-01 12:12 Orau düala urte zonbait gor eta ütsü zinen ahozabal lagüna ala ez zinen herrian bizi. Espekulazioaren kuntrako kolektiboak honenbeste ekintza bürütü zütüan egün orano ezagützen dügün egoera ahalkegarria eta honen ogendanten salatzeko.
Bestalde, lürra maite ez düen laboraririk ez düt ezagützen eta segürtatzen deizüt laborari güziak lanean ari direla. Agian jinen zinateke ekitoltzean eta patarrean düdan belarraren arrestelatzera? ala agian itzaletik nahiago gütüzü ikusi izerdi tsupa laborantxa "irainkorretan"?…
Quote
 
 
#5 ahozabal 2010-07-02 17:02 "lürra maite ez düen laboraririk ez düt ezagützen" erranaldiak erri eginarazten ditak, hire mistika maite diat. Ene etxearen üngürüan arto alor baizik ez diat eta ikusten (eta senditzen) diat zer sakatzen düen laborariek.. Espelülazioaren kontreko kanpaina ezagütü dük eta esplika ezadak: oraiko Larraineko bordaren saltzalea ez zena gasodiaren kontre? Hire mistikaren beharretan nük.. Quote
 
 
#6 MistIK 2010-07-02 20:02 Bai, ikusten dit, arren ekolo bobo horietarik zütügü ahozabal eta prefosta ez laborari. Nahiago düzü lür sanoa aberats erosleen esküetan ützi eziz eta laborari pozuazaleenetan. Nor da mistikoa? Pozu gütiago erabilten ikasten ahal da, aldiz behin saldüa dena betikoz galdüa da. Zuretzat azken arrapru honi ez deiozü eskerrik. Orai badakit zergatik espekulazioaren kuntrako kanpaina denboran austruken gisa bürüa sator lür (sano) zilo batetan gorderik zünüan (beste hanitx bezala funtseanb bestela indar harremana ez zen espekulazaleen aldian izanen). Saltzalea gasodiaren kuntre zenez ez dakit bena zergatik ez zen izanen? Pozuaren ez erabiltea (gure arbasoen gisa) ikasten den bezala, lürraren ez saltzea (gure arbasoen gisa) ikasten da ere. Sinesten düt sos jinkoari bühürtzen ahal zaiola eta güdüka irabazten ahal dela. Iseia dezagün pürü, ondokoentzat ez bada ere…
Borroka hortan ni bezalako mistiko bitxien artean Honki jina zirateke
Quote
 
 
#7 injustice 2010-07-03 13:05 nul n'est propriétaire de ses biens maintenant mais ou va-t'on? qu'est ce que c'est cette dictature qui s'est mise en place dans ce charmant coin de soule.non seulement on écoeure les propriétaires terriens jusqu'a les faire échapper de chez eux mais encore on leur met des batons dans les roues pour vendre un bien qui leur appartient.alors si j'ai bien compris certains ont le droit de vendre et d'autres non.est-ce cela la démocratie? ou est-ce la loi de la jungle ou plutot cette de larrau. Quote
 
 
#8 otsogorri 2010-07-03 15:11 Frantsimentari: lürra ez da salgei ez erosgei. Lürra lantzen düanarena da baliatzen düan artean. Etxebizitzen kasüan ber gaüza etxea bertan bizi denarena da eta ez urtean 15 egünez bakantzetara horra den burgesarena.
Lürra eta etxebizitzen saltzea eta espekülatzea ez da demokrazia batetan bizi giren seinale, hori sistema kapitasista batean giren froga besterik ez da.
Kapitalismoa irauli, EH sozialista eraiki!
Quote
 
 
#9 injustice 2010-07-03 21:47 xiberoko botza halla xiberoko gotza nik ousté diat bigerrena den ségurago. Quote
 
 
#10 d€mocratie ? 2010-07-04 10:35 Frantximantari: sosa lege sakratüana düan demokrazia bat ez da demokrazia, debrükrazia da (démoncratie!). Hitzek bere indarra badüe eta erabilten diren zonbaiter kasü handia egin behar zaie: diktatüra aipatzen düzülarik, ez badüzü balinba ezagütü Hitler eta Francoenak enzüna düzü segür ere zer nolako ezin hetsizko zauria popülü hanitxer egin deien.
Ürrentzeko, lürra, espeküzaleen esküetara ez dadin erori eramanik den güdüka ez da zük düzün bezala Larraineko lege basa bat bena bai Herritar hanitxen nahikünte azkar bat. Arren, hitzer kasü handia egin behar zaien bezala, Larraineren kuntre düzün herra ere bai itzali beharko düzü eta ordüan demokrazia lilitzen hasiko da eta jabegoaz eta Herriaren geroaz mintzatzen ahalko gira.
Quote
 
 
#11 injustice 2010-07-14 13:12 la démocratie oui je veux bien mais chacun maitre chez soi pas les autres qui viennent commander chez nous et qui magouillent avec je ne sais quel organisme (safer et autres)avec la complicité de certains élus verreux qui ont le sleep plein de merde.bakhotza bean eitzen eta bakea. Quote
 
 
#12 d€mocratie ? 2010-07-16 10:19 \"La démocratie oui je veux bien\"? Mais celà devrait être une évidence non? Celà veut-il dire que vous vous adapteriez bien à une dictature dans laquelle \"chacun est maitre chez soi\"?
Qand aux élus verreux comme vous les dénommez, en se positionnant contre la spéculation ils prouvent justement qu\'ils sont le contraire de verreux et qu\'à des élus de cette trempe il faut leur tirer le béret et dans leur sleep ils ont certainement ce que nombre d\'autres sont dépourvus: pour les unes une bonne paire d\'ovaires et pour les autres une bonne paire de couilles. Quant à la merde, il faudrait peut-être que vous baissiez votre froc car je pense que l\'odeur viens de là…
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh