• PDF fitxategia

Lantare erakusketa Zinkan

Johañe EtxemendiOstirale hontan Mauleko Zinka ostatüan lantare zonbaiten aurkezpena eginen da. Johañe Etxemendi iruritarrak goizean bildü lantareak ekarriko dütü, eta horien baliapenaz argibideak ekarriko dütü. Zonbait bere baratzean bildüko dütü, besteak (basa lantareak) zoinahi bazterretan. Sasuko sendabelarren hobeki ezagützeko parada izanen da, ez beita estatü frantsesean komertzioan holakorik aisa atzamaiten ahal. Farmazien presioneengatik besteak beste, Johañe Etxemendi eta bere gisan lan egiten düenek, lantareak tisana gisa baizik ez dütüe saltzen ahal.
Zinkan ostirale hontan (arramaiatzaren 11) lantare horiek txestatzea ere proposatüko zaizüe, pintxoak eginen beitira goizean bildüko direnekin.
Entzün Johañe Etxemendi :

Comments  

 
#1 Kaparra 2010-06-14 09:46 Zer belagilea den Johaine hau! Lantareetaz, gure arbasoek züen jakitate handi hau eta sorgin (ala sosgin)-sendakintza berriak galerazi düana, Johaine bezalakoer esker arresküalatzeko parada dügü. Arren, johaine bezalako belagile gehiago eta sor(s)gin gütiago! Quote
 

Add comment

Security code
Refresh