XÜXENEAN ENTZÜN

Atarratzeko Herriko Etxea alkarteak haboro lagüntüko dütü

Azkenean, bere aitzinkontüak trenkatü dütü Atharratzeko Kontseilüak. Eüskal Hirigüne Alkargoaren eta herrietako esküdüntzen partekatzeak beranta ekarri züan. Aurteko kontü horietzaz, azpimarratzekoa da herriak bere zorpetzea ttipitzen düala, eta, diharützaren gaintitik, plomatzea kausitzen. Horri esker herriko alkarteak orai arte beno haboro lagüntüren dütü (Maule-Lextarreko herriak apaltü dütüalarik) eta diharüsartzea ere goratü dü. Bestalde, martxo erditan jin zen errefüxiatü familiari batzarri egitea izigarri ontsa igaran da, bai errefüxiatüen bai eta lagüntzaleen aldetik ere. Orotara, 30 bat jentek beren lagüngoa ekarten deioe Siriako bikoteari eta beren haur gazteari. Arnaud Villeneuve aüzapeza :