• PDF

Eüskaraz txostakatzeko parada Urdiñarben

Eüskarazko jokü gaüaldi bat antolatürik date ostirale arrats hontan (2017 04 21) Urdiñarbeko ostatüan. Oporrak edo bakantzak beitira, Gaü Eskolako ikasleek ez düe kurtsorik, eta zonbaitek, arte hortan, ez düe eüskaraz mintzatzeko paradarik. Hütsüne horren betatzeko, mintzamena aküilatzen düen 4 jokü proposatürik dirate. Hots, eüskaraz elestatzeko parada, imur honean, eta inganatzez ber denboran. Hitzordüa arratseko 7etarik goiti. Pintxoak badirate ere jateko.
Maritxu Lacarrieu Eüskara teknikalaria :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir