XÜXENEAN ENTZÜN

28. Xiru arrakastatsüa izan da!

28. Xiru arrakastatsüa izan da ! Jente andana hüllantü da hiru egünez eta antolazaleak botzik agertü dira. Ostiralean, Vivaldiren lau sasuak kontzertüan eliza beterik zen eta jenteak oro lilüratürik elki dira hortarik. Animaleko arrakasta üken düe. Neskenegün arratsen, Oihan and Co kontzertüa ere  ikusliarrenganik maitatürik izan da. Ez bada berriz emanen, hori üdüri den kontzertü bat izanen da Müsikaren Egünean Urdiñarben, neskenegün gaüarekin. Igantean ere, jente agertü da Xiberoko dantza kantatüentako. Dagün urteko hitzordüa berriz eman dü Abotia alkarteak, Gotainen bedatsea jeialdi honekin hasten beita !
Xehetarzünak oro Mixel Etxekoparrekin :


Oihan Oliarj-Ines neskenegün gaüko müsika hontzalearekin ere elestatü gira :

Hona heben neskenegüneko gaüaren ondotik lekükotarzün zonbait :

Oihan And Co ikusgarritik Bereterretxeren kantorea :