XÜXENEAN ENTZÜN

Ahate sanoen hiltzera ez dü honartzen ELB-k !

Atzo goizean ahate gripa dela-eta, oilo eta ahate hazleer hitzezko süstengüa emaitetik, süstengu fisikoa eman düe ehünka jentek. Barkoxeko Ühartea etxalteak ahate hazkuntza bat badü, eta Prefetak abisatü dü astebürüa jin gabe ahateak oro ehoko zeitzela. Alta, aitzineko egünetan egin dütüen ikerka edo analisek dioie hazkuntza sanoak direla, bai Barkoxen, bai Domintxinen nola Gabadin, Ühartea, Berho eta Prebende etxalteetan. Atzo goizan, hedexuriak jin dira bena ikusi düe bazela jente franko, ELB sindikatak deitürik. Eta ELBk erran dü hazkuntza sanoak ez dütüela hiltzen ütziko. Elkarretaratzeak non diren jakiteko telefona zenbaki bat bada, hau delarik: 05 59 37 21 0805 59 37 21 08.
Süstengüz jin ziren hiru lagünekin elestatü ginen atzo: