Sorkuntza beti nausi Xirun!

Inprimatu

Ostirale hontan hasten da Xiruren 28. antolaldia. Hona hitzordü nausiak: ostiralean, Vivaldiren 'Lau Sasuak' diska aurkeztürik date Iruriko elizan, 21:00etarik harat, kostaldeko kantari eta musikalariekin (txalaparta, pandero, ttunttun, txülüla ; neskenegünean, Alozeko Oihan Oliarjek, Xiberoko kantore zonbait arramoldazez egin düan 'Oihan and Co' diska aurkeztürik date eta parada horrekila hebenko kantariak igaranen dira taulada gaineala, ondotik PUMCLIKS taldeak (Italian gipsy rokoko) bazterrak berotüko dütüalarik ;  igante arrestiritan, 4 orenetarik harat, Xiberoko dantza kantatüak emanik izanen dirateke, Xiberoko müsikalarien eskütik, zoinek ere entzünaraziko beiteizküe: ttun ttun, biolin, txülüla, botz zoinbaitekila batean.
Xehetarzünak Mixel Etxekoparrekin :